(Reedición) KORONABIRUSA INPERIALISMOAREN GERRARAKO TRESNA DA

Deskargatu

Bi urte geroago, berriz argitaratzen dugu 2020ko martxoaren 14ko agiria: "KORONABIRUSA INPERIALISMOAREN GERRA TRESNA DA". Uste dugu ez duela gaurkotasunik galdu. Nork bere iritzia osa dezala, irakurri ondoren...

KORONABIRUSA INPERIALISMOAREN GERRARAKO TRESNA DA

 

       Aurreko agirian, martxoaren 3koan, “Euskal Langileriaren independentziaren alde”, esan genuen biziki susmagarria iruditzen zitzaigula COVID-19 eritasuna Txina eta Estatu Batuen arteko gerra komertzialaren erdian agertu izana. “Txiripa ote? Geroak erranen” idatzi genuen. Hamaika egun joan dira harez geroztik.

       Gaur, martxoaren 14an, argi eta garbi deklaratzen dugu koronabirusa Inperialismo yanki sionistak abiatu duen III Mundu Gerrarako tresna dela. Bere ofentsiba kriminal eta genozidaren beste urrats bat egin du Humanitate osoaren etsaia den elite kapitalista anglo-saxoi eta sionistak.

       Hona hemen azken astean pilatu diren ebidentzia eta salaketa batzuk:

               1.- 2019ko urriaren 18an, New Yorken, Ameriketako Estatu Batuetan, Davosen urtero Inperialismoaren goi bilerak egiten duen World Economic Forumek eta The John Hopkins Center for Health Securityk, Bill and Melinda Gates Foundationekin elkarlanean, prospektiba ariketa bat egin zuten, “Event 201” izenekoa, koronabirus batek eragindako pandemia bati buruz. Honi buruzko informazioa hemen aurkitu ahal duzue:

http://www.centerforhealthsecurity.org/event201/

               2.- 2020ko martxoaren 12an Txinako Kanpo Aferetako Ministerioko eledunak, Zhao Lijian jaunak iradoki zuen koronabirusa Estatu Batuetako armadak sartu zuela Txinan. Akusazio larri hau ez da erretiratua izan. Honi buruzko informazioa hemen aurkitu ahal duzue:

http://spanish.almanar.com.lb/409983

               3.- Manlio Dinucci kazetariak “Il Manifesto” egunkari italiarrean salatu duenez, Estatu Batuetako Armadak 20.000 soldadu bidali ditu Europara, noiz eta gure kontinentea koronabirusaren pandemiaren erdigune bilakatu denean. “Defender Europe 2020” izeneko maniobra militarretan parte hartuko omen dute, jadanik hemen dauden beste 10.000 yankiekin batera, eta OTANeko gainontzeko estatuen beste 7.000 soldadu gehiagorekin. Honi buruzko informazioa hemen aurkitu ahal duzue:

http://www.lahaine.org/mundo.php/en-la-europa-cerrada-del

                4.- Atzo, ostiralean, martxoaren 13an, Txinako enbaxadorea Estatu Batuetan, Cui Tiankai jauna, konbokatu zuen David Stilwell Gobernu yankiaren Estatu Departamenduko idazkariorde jaunak beren Washington hiriko egoitzara, Txinak egindako salaketei buruz azalpenak ematera. Txinako enbaxadoreak ez zion prentsari inolako adierazpenik egin. Honi buruzko informazioa hemen aurkitu ahal duzue:

http://www.diario-octubre.com/2020/03/14/washington-convoca-al- embajador-chino-por-la-sugerencia-de-un-funcionario-de-pekin-de-que-el- ejercito-de-ee-uu-estaria-detras-del-coronavirus/

 

               5.- Irango Iraultza Islamikoaren buruzagi gorena den Ali Khameneik salatu du koronabirusaren pandemia eraso biologikoa izan daitekeela. Honi buruzko informazioa hemen aurkitu ahal duzue:

http://www.spanish.almanar.com.lb/409807

       Beste hamaika zantzu, susmo eta froga ekarri ahalko genituzke orriotara, baina uste dugu erakutsitakoak aski direla Euskal Herri Langileak bere iritzi kritikoa osatzeko. Hasi pandemiaren Estatu Espainoleko foku nagusia Torrejón de Ardoz OTANeko base militarraren ondoan kokatu zela, eta bukatu eritasunaren Irango gune nagusia Qom hiri sainduan hasi zela, eta berehala hedatu zela Errepublika Islamikoaren arduradunen artean. Eta horrelako datu askoz gehiago badira denen esku, bereziki behin eta berriz zentsuratua izaten ari den web-orri honetan:

http://www.hispantv.com

       Euskal langile iraultzaile guztiek jakin behar dute Inperialismo hegemonikoa den bloke anglo-saxoi-sionistak, eta bere adierazpen estatal nagusia den Ameriketako Estatu Batuek, bere sateliteak diren Erresuma Batuarekin eta Israelen izen historikoa usurpatu duen kolonia sionistarekin batera gupidagabeko gerra globala abiatu dutela Humanitate osoaren aurka, haien Langile Klaseak ere barne. Klase borroka aurkitzen baita gertaera hauen guztien bihotzean

       Beren helburua, agonia genozidan aurkitzen den sistema kapitalista iraunaraztea, kosta ahala kosta, eta bereziki sistema inperialistan elite, klase eta estatu hauek duten hegemonia absolutua. Horretarako, edozein gauza egiteko prest daude, egunotan ikusten ari garen bezala.

       HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio Euskal Herri Langileriari, eta bereziki Euskal Langile Klaseari pandemia inperialista genozida honen aurka borroka egiteko, ahalik eta bizitza gehien salbatzeko. Horretarako ezinbestekoa da inposatu nahi diguten isolamendu soziala eta shock egoera gainditzea, ez kikiltzea toxikazio mediatikoaren aurrean.

       Osasun pertsonalak eta kolektiboak eskatzen dituzten neurriak errespetatuz, elkartasun eta autodefentsa sareak ehundu behar ditugu auzoz auzo, herriz herri eta lantegiz lantegi, elkarri laguntzeko, panikoa eta izua indargabetzeko, Burgesiak hartu nahi dituen neurri errepresibo eta murrizketa antisozialei aurre egiteko, langileon solidaritatea eraikitzeko.

       Borroka hau luzea eta gogorra izanen da, eta mundu mailakoa. Ez dugu zalantzarik Herri Langileok irabaziko dugula, Venezuelatik Palestinara, Kubatik Yemenera, Txiletik Siriara, Iraketik Filipinetara, Boliviatik Koreara. Lehenago adierazi izan dugun bezala, bat egiten dugu Erresistentzia Antiinperialistaren Ardatzarekin, beti ere argi eta garbi azalduz gure helburua mundu mailako Iraultza Sozialista dela, klase, estatu eta patriarkaturik gabeko planeta aske baten bidean.

       Lehentasuna, une hauetan, Inperialismo hegemoniko yanki-sionista fronte guztietan derrotatzea da, III. Mundu Gerrak eztanda egin baino lehenago. Eta leherketa kriminal hori gertatzen bada, Estatu Batuak eta bere satelite guztiak garaitzea, Stalingraden eta Berlinen Langile eta Nekazarien Armada Gorriak II. Mundu Gerran egin zuen bezala.

Burgesiak beldurtuta eta ikaratuta nahi gaitu, isolatuta eta desorientatuta. Zutik eta tinko eutsi behar diogu ofentsiba neofaxista honi, elkartuta eta kontziente. Hurrengo egunetan lanean eta borrokan segitu behar dugu, Burgesia Inperialistaren ofentsiba kriminal honen aurka.

       Euskal Herria txikia da planeta mailako gatazka erraldoi honetan, baina ziur gaude Euskal Proletalgo Iraultzaileak bere eginbeharra beteko duela: Inperialismoaren aurka borrokatzea, Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko.

Formakuntza, antolakuntza eta borroka!

Jotake irabazi arte!

Karl Marxen heriotzaren 137. urteurrenean, 1883ko martxoaren 14an, eta OTANen aurkako erreferendumaren Euskal Herriaren, Catalunyaren eta Kanarien garaipenaren urteurrenetik bi egunetara, 1986ko martxoaren 12an.

Herritar Batasuna

Deskargatu

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK