Comunicados

Deskargatu

ARGALA GOGOAN

DENOK ARRIGORRIAGARA!

        HERRITAR BATASUNAk bat egiten du bihar, abenduaren 21ean, arratsaldeko zazpi t'erdietan Arrigorriagan, Urgoiti pasealekuan eginen den kontzentraziora, zeina Hego Uribeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak konbokatu duen.

Imprimir

Nación Andaluza ante el 4 de diciembre,

día nacional de Andalucía

¡Por la República Andaluza de Trabajadoras!

https://nacionandaluza.org/2021/12/02/nacion-andaluza-ante-el-4-de-diciembre-dia-nacional-de-andalucia-por-la-republica-andaluza-de-trabajadoras/

        Este 4D, día nacional de Andalucía, las andaluzas y andaluces de la izquierda independentista volveremos al lugar donde fue asesinado, por la policía española, Manuel José García Caparros el 4 de diciembre de 1977 cuando Andalucía salió a las calles de ciudades y pueblos a exigir los derechos nacionales usurpados desde la conquista castellana: la autonomía, entendida como el autogobierno, como la soberanía política que nos daría el derecho a decidir sobre todos los aspectos fundamentales de nuestra existencia.

Deskargatu

ELKARTASUNA – SOLIDARIDAD

elkartasuna adierazi nahi die cadizeko metalgintzako langileei egiten ari diren greba mugagabean

        Herritar Batasunak, euskal erakunde iraultzaile sozialista den aldetik, elkartasuna adierazi nahi die cadizeko metalgintzako langileei egiten ari diren greba mugagabean.

        Beste behin ere,langileak kalera atera dira bere lan-eskubideen alde,kasu honetan hitzarmen kokektiboaren arabwrako soldata igoeragatik.

        Ikusten dugu enpresariak adoretsu daudela eta haien bizimoduekin jarraitu nahi dutela langileen kontura...edozein eskubide ukatuz,ekonomiko edo soziolaborala izan. eta adoretsu daude gobernuak haiek babesten eta defendatzen dituelako,dela haien aldeko legeak sortuz,dela haien enpresak diru publikoz lagunduz.

        Herritar batasuneko militante langile gisa cadizeko metalaren sektoreko lankideak babesten ditugu...baina ohar bat egiten dugu: soldata eta hobekuntza soziolaboralak lortzetik haratago joan behar da...enpresen desjabetzean eta horietan boterea hartzean pentsatu behar da,enpresen ekoizpen-baliabideen jabe izateko.

        Agur iraultzaile sozialista cadizeko langile guztientzat.

        Beti aurrera,aurrera beti.

 

 

        Herritar Batasuna

Deskargatu

Deskargatu

IRAULTZA  ALA EXTINTZIOA!

        Duela 104 urte, 1917ko urriaren 26an, orduko egutegiaren arabera, XX. mendeko lehen Iraultza Sozialistak boterea eskuratu zuen Errusiako Inperioan. Erabat ezinezkoa omen zena lortu egin zuten langileek eta nekazariek osatutako sobietek, Alderdi Boltxebikearen gidaritzapean.

Deskargatu

EUSKAL IRAULTZAK BIZIRIK DIRAU!

HERRITAR BATASUNAK EUSKAL HERRI LANGILEARI

        1.- HERRITAR BATASUNAren helburu taktikoak Euskal Nazio Askapenerako  Mugimenduaren helburu historiko berberak dira: Euskal Herriaren Independentzia, Sozialismoa, Berreuskalduntzea eta Birbatasuna. Helburu hauek argiro zehaztu ziren ETAren V. eta VI. Biltzarretan. Geure egiten dugu ondare teoriko hori guztia, bereziki “Zergatik gauden Euskal Estatu Sozialistaren alde” izeneko idazkia, zeinean ezin hobeki laburbiltzen baitira gure posizio politikoak. Ez dugu amore eman, ez gara damutu, ez errenditu, eta lehengo lepotik dugu burua.

Deskargatu

Gudari Eguna 2021

Euskal Iraultza Sozialistaren suari eutsi!

        Historialari ingeles batek haren herrialdeko erdi aroko nekazari-matxinadei buruzko ikerketa bat amaitu zuen honako esaldi honekin: zorionekoa bere herria matxinatzen ahaztu ez duen nazioa.

        Egia sakona, duda barik. Nazio zapaldu batean bertako langile-jendeak galdu ez badu haren matxinada-sena, haren matxinaden oroimen historikoa, nahiago baduzue, askoz zailagoa izango da horren nazio-nortasuna galtzea. Era berean, hartako masa zapaldu eta esplotatuen egoera materiala zein eguneroko askatasunen maila beti izango da hobea herri xeheak bere izaera matxinoari eusten badio. Kasu batean zein bestean menperatzaileek tentuz ibiliko baitira zapalkuntza areagotzen. Herri otzan bati, herri umiliatu bati, berriz, abusurik okerrenak erraz inposatzen zaizkio.

Deskargatu

"Txikito" ren harira

 

        Gudari iraultzailea den  Iñaki Bilbao "txikito"ren gose eta komunikazio  greba amaitu eta zenbait astetara, salatzen dugu  etengabeko manipulazio eta errepresioa  bere forma guztietan, euskal preso politiko iraultzailearen duintasuna eta koherentzia hausteko.

         Gose  eta komunikazio greban egon den  28 egunetan, komunikabideen, indar politikoen eta beste erakunde batzuen isiltasun konplizeak erakusten du ez dutela informaziorik eman nahi  izan egia ezkutatzeko .

Deskargatu

Orreaga 2021

 

      Datorren Abuztuaren 15an Orreagan oroituko ditugun bataila biek (778an eta 824an, hain zuzen ere) euskal estatua, Nafarroa, eraikitzeko oinarriak ezarri zituzten. Lorpen handi hau, tamalez, galdu zen   Espainiako eta Frantziako estatuek modu zitalean lapurtu zigutelako independentzia.  Ekarri duena da, mendez mende, egun arte, alde batetik, euskal herriaren, herri nafarraren erresistentzia eta, bestetik, estatuek beraiek erresistentzia hori behin betiko zapaltzeko grina. Gure herriaren nazio kontzientzia ezabatzen soilik lor daitekeena.

Imprimir

Camino Oskotz

         Nació el 11 de abril de 1910 en la calle de Santo Domingo en Pamplona, donde ahora está la librería Abartzuza. Era hija de Antonio y Anastasia.

Deskargatu

II Nazioarteko Konferentziaren azken adierazpena:

Insurjentzia Globala ehuntzen

        Gaur, 2021eko uztailaren 24a, Compostelan, Galizian, Nazioarteko II. Konferentzia egin zen.  Non parte hartu duten Agora Galiza-Unidade Popular, Herritar Batasuna eta Nación Andaluza erakundeen ordezkariak, herri langilearen borroka-eremu ezberdinetan aritzen diren hainbat ekintzailerekin batera.

        II Nazioarteko Konferentzia ospatzen zen bitartean, Jesus Santrich gerrilla-komandante insurjente  kolonbiarrari omenaldi xume bat egin zitzaion. Non adostu zen bera Nazioarteko Konferentziaren batzorde eragilearen ohorezko kide iraunkorra izendatzea.

        Nazioarteko II Konferentzian egin ditugun eztabaiden eta gogoeten ondorio nagusiak izan dira honako akordio eta orientazio hauek:

  1. Gure erakundeen koordinazio taktiko eta estrategikoan sakontzeko beharra berrestea, menderatze inperialistaren aurkako erresistentzia eta borroka garatzen laguntzeko.
  2. Gure sorreratik gaur egunera arte igarotako bi urteetan, kapitalismo agonikoaren egiturazko krisiak areagotu egin du proletarioen masa gehien-gehienen pobretze eta miseria.
  3. Kaos kontrolatua mundu-sistema kapitalistaren periferia osoan hedatzen ari zaigu, desolazioa eta miseria, harrapaketa gerrak eta errepresioa eraginez, baina metropoli kapitalista eta inperialistetako herri langileak ere gero eta gogorrago kolpatzen ditu.
  4. Kapitalismoaren fase inperialista honen ondorioz, planeta krisi ekologiko izugarria jasaten ari da, gure espeziearen biziraupena arriskuan jartzen duena.
  5. Humanitatearen historiako produkzio modurik hilgarrienak duen berezko krisi estrukturalak duen larritasunaren aurrean, burgesiak menderakuntza-forma terrorista sustatzea aukeratu du. Disuasio- eta prebentzio-neurri bat dena, herrien eta euren langile-abangoardien, hirian zein landan, erresistentzia- eta eraso-borroka oraindik lotsatien aurrean. Horiek hala, faxismoa errealitate bat da jadanik globoaren zati handi batean.
  6. 'Ezker instituzional' ezberdinek sustatzen dituzten hauteskunde alternatibek porrot egiten jarraitzen dute. Bere erreformak ez dira gai abian dauden erronkak konpontzeko, langile klasearen eta langile guztien erasoak geldiarazteko, zapalduen artean ilusio faltsuak sortzen lagunduz, burgesen diktadura betikotzeko oso funtzionalak direnak.
  7. Inperialismoaren think tank direlakoek inposatutako esamoldeen aurrean, klasearen kontraesana generoarenaren ordez jartzen saiatuz, eta pairatzen ditugun menderatze ugarietan jatorria eta erantzukizunak ezkutatzen dituzten arrazoi bidezkoekin arreta desbideratuta, berresten dugu Kapitalaren eta Lanaren arteko kontraesana dela emakume langileen eta menpean dauden herrien benetako emantzipazioa ahalbidetuko duen ardatz nagusia.
  8. Langile, herri eta nazio askapenerako borroka proletarioek bakarrik lortuko dute masen kontzientzia maila handitzea, eta modu antolatu eta bateratuan mugiaraztea eta borrokatzea produkzio kapitalistaren ondorioz jasaten ditugun menderatze eta zapalkuntza ugarien eta esplotazioaren aurka.
  9. Langile-klaseak eta, oro har, herri langile eta txirotu osoak historikoki erabili izan dituen borrokarako eta borrokarako tresna guzti-guztiak berrantolatzeko beharra, horiekin lortu baitzituen kapitalismoak pixkanaka desegin dituen konkistak eta eskubideak.
  10. Biurteko honetan Ekuadorko, Txileko, Kolonbiako herri langile eta pobretuek izandako matxinadek, herri afroamerikarrak pizti yankiaren bihotzean arrazakeriaren aurka egindako borrokek, palestinar eta saharar herriaren erresistentziak, jarraitu beharreko bidea zein den seinalatzen digute.
  11. Herri-matxinaden garaipenak, insurjentzia-prozesuetara igarotzea erraztuz, lotura estua du orientazio sozialista/komunistako erakunde iraultzaile indartsuen existentziarekin, estrategia subertsibo batez hornituak, ekintza teoriko-praktiko antzu eta kaltegabearen gaindigarri, zeinak Marx, Engels, Lenin eta Che-ren lan teoriko erraldoian inspiratzen omen diren alderdi eta erakunde gehien-gehienen ezaugarria den.

 

        Parisko Komunaren 150. urteurrenean, Historiako langileen gobernuaren lehen esperientzia, II Nazioarteko Konferentziak adierazten du honakoa:

 

  1. Kubako herri heroikoarekiko gure elkartasuna, haren subiranotasunari eta independentzia nazionalari ematen diogun baldintzarik gabeko babesa, blokeoaren gogortzearen eta inperialismoak jasaten ari den eraso basatiaren aurrean.
  2. insurjentzia Globala/Proletari gure aldizkari teorikoaren bidez marxismoaren oinarri teoriko-praktikoak berrezartzen laguntzea.
  3. Nazioarteko Proletario berri bat sustatzeko oinarriak ezartzen jarraitzea, ahalik eta erakunde, indar eta alderdi gehien bilduko dituena, eta helburua Iraultza Sozialista/Komunista antolatzea izango duena bere gizarte-formazio espezifikoetan, munduko Iraultza Sozialista/Komunistaren zati zatiezin gisa.

 

Compostelan, 2021eko uztailaren 24an

Deskargatu

 

 

 

Artikulu gehiago ...