ABSTENTZIOA, ARLO ZEHATZEAN EKINTZA UNITATE GISA.

Deskargatu

ABSTENTZIOA, ARLO ZEHATZEAN EKINTZA UNITATE GISA.

BIDEO

         1958-2010 ba dira 50 urte luze antolakuntza eta borroka jadanik bukaturik.Prozesu sakon batez muinean emandako estatu kolpeak bultzaturik eta akaturik, hortarako beharrezkoak diren errenuntziak kontutan hartuta; armen entregatze eta inperialismoaren buruei emandako zoriontzeak...eta oraindik etortzeko dagoena!!!

          2010 urtea. Beharrezkoa egiten da data hau ondo gogoratzeko. Gutxi batzuk erabaki bait zuten gehiengoak landutako guztia. Erabaki hau bere momentuan esaldi batekin definiturik: "Helburu politikoak lortzeko biolentzia gaitzetsi ez duena, esker abertzalearen kanpoan gelditzen da, zoro bat da edo ta etsaiarentzat egiten du lan". (Gara egunkarian argitaraturik).

          Parte guztiok genekien militantziaren partaide gutxi batzuk ez genuela -zutela aldaketa hori onartuko. Traizioa, langilegoaren borroka eta Gure herriaren independentziaren aurkakoa zela.

         Momentu horietan lehenengo sortu zena, berehalako beharretik eta puskatutako ontzi bat konpontzeko urjentziatik ateratzeko alde ugari bilakatu ziren. Lar sektore politika arloan pisu handikoak eta egoera horri aurre egiteko argitasunik ez zeuzkatenak, zehazki politiko presoak. Haien artetik kopuru txiki bat preso politikoak definitzen zirenak, beste guztiak euskal presoak.

          2010 tik 2024ra denbora nahikoa da nortzuk nortzuk diharduten hausnarketa eta erresistentziaren aldean, antolaketa eta koordinatze lanak osatzeko borondatearekin dauden ikusteko arlo zehatzen unitatea talde bakoitzak bere erakunde antolamendua mantenduz. Abstentzio aktibo baten proposamena planteatzen dugu, urte hauetan zehar abstentzioaren deialdia egin dugunen artean eta eguneroko borroka kalean mantendu dugunontzat.

         Ekintza unitatea, abstentzio aktiboan oinarriturik, abiapuntu berbera dugunon erakunde eta pertsonok osaturiko ekintza partekatua.

         Ekintza unitatea erresistentzi guneak gogortzeko INDEPENDENTZIA, SOZIALISMOA, AMNISTIA eta EUSKALDUNTZEA Ren alde. Horregatik eskuratzen dizuegu agiri hau zeuek balora dezazuen baita eztabaida bilera bat antolatzeko asmoz, ABSTENTZIO AKTIBOA gaia izanik.

         Gu prest egongo gara ekintza unitate kanpaina egiteko abstentzio aktiboaren alde helburu berdinak defendatzen ditugun guztiekin.

 

INDEPENDENTZIA-SOZIALISMOA-AMNISTIA-EUSKALDUNTZEA.

 

Herritar Batasuna

Deskargatu

ABSTENZIOA