1941 – 2021 SOBIET BATASUNAREN AURKAKO GERRA NAZIFAXISTAREN 80. URTEURRENA

Comunicados

Imprimir

1941 – 2021 

SOBIET BATASUNAREN AURKAKO GERRA

NAZIFAXISTAREN 80. URTEURRENA

      

 

       1941eko ekainaren 22an, goizaldeko 3:30etan, Adolf Hitlerren III. Reich-ek Sobiet Batasunaren inbasioari ekin zion. Historian izan den eraso militarrik handiena.

        1917ko Iraultza Sozialistak garaipena eskuratu zuenetik, Inperialismoa, hau da, estatu inperialista guzti-guztiak saiatu ziren Sobiet Batasuna suntsitzen, aldez edo moldez, tresna, bitarteko eta baliabide ororekin. Ezin izan zuten beren helburua lortu.

        Faxismoa, nazismoa eta beren anaia bizkia den nazional-katolizismoa, diktadura burgesen aldaera terrorista horiek guztiak asmatu zituen Kapitalismoak Iraultza Komunista gelditu ahal izateko. Alferrik. Sozialismoak aurrera jo zuen.

        Azkenean, Hitlerren III Reich nazional-sozialistak hartu zuen bere gain Sobiet Batasuna suntsitzeko eginkizuna. Horretarako, lehendabizi Polonia 1939ean eta ondoren Frantzia eta bere sateliteak, 1940an, likidatu behar izan zituen. 1941ean, Inperio Britanikoa behingoz negoziatzea behartzeko, Sobiet Batasunaren inbasioari ekin zion. Garaipenak Europaren hegemonia kontinentala eskuratzea zekarkion.

        Denok dakigu Sobier Batasuna garaile irten zela gatazka politiko-militar ikaragarri honetatik. Sobiet Batasunak suntsitu zuen nazismoa, ez Ryan soldaduak...

        HERRITAR BATASUNAk ekitaldi xume bat eginen du ekainaren 22an, arratsaldeko 7etan, Barakaldoko Foruen Plazan. Bertan oroituko dugu inbasio naziaren hasiera, eta bere balorazio geopolitikoa egingo dugu.

        80 urte ondoren, Inperialismo yanki sionistaren gerra danbor hotsak planeta osoan entzuten dira. 1936-1939an bezalaxe...

        “Barbarossa” operazio berria prestaten ari ote da OTAN Errusia inbaditzeko, edota belaunikarazteko, bederen? Ukraina horretan ari da Donbassen?

        III. Mundu Gerraren beste fase larriagoa hasiko da hurrengo urteotan?

        Txina erasotuko ote dute? Iran? Venezuela? Kuba? Korea? Libano? 

        Zertan da gaur egun Inperialismo yanki sionista eta zein da bere estrategia Sirian eta Palestinan izan duten derrota ondoren?

        Zein dira iraultzaileon lanak eta helburuak egoeta nahasi honetan?

        Ekitaldian analisiak eginen dira, Euskaraz eta Espainolez, eta aukera izanen da denon artean eztabaidatzeko.

        Duela 80 urte nazismoa suntsitu zuten bezala, hurrengo urteotan Humanitatearen etsaia den Inperialismo yanki sionista ere suntsituko dugu. Horretaz ez dugu inolako zalantzarik. Helburu horrekin bat baldin bazatoz, etorri ekainaren 22an, arratsaldeko 7etan Barakaldoko Foruen Plazan eginen dugun ekitaldira.

 

JOTAKE,

IRABAZI ARTE!

 

FAXISMOA SUNTSITU,

IRAULTZA SOZIALISTA EGINEZ!

 

HERRITAR BATASUNA

Imprimir