JAVIER SOLANA, OTAN - NATO ANTOLAKUNDE TERRORISTAKO GERRA KRIMINALA IRUÑEAN!

JAVIER SOLANA, OTAN - NATO ANTOLAKUNDE

TERRORISTAKO GERRA KRIMINALA IRUÑEAN!

HERRITAR BATASUNAk gogor salatu nahi du heldu den asteazkenean, arratsaldeko 7:30etan Iruñeko Tres Reyes hotelean Javier Solanak gerra kriminal inperialistak eginen duen hitzaldia.

Javier Solana goi mailako agente inperialista bat da. Aski da bere biografia publikoa irakurtzea argiki ohartzeko Estatu Batuetan ikasi zuenean kaptatu egin zutela, ez bazen hagitzez lehenago. CIA, NSA, Bildeberg, Trilaterala, bost axola nongo partaidea den Javier Solana. Inperialismo yanki eta sionistaren zerbitzuan aritzen den agente bat da. Kapitalismoaren aginduetara lan egiten duen terrorista mertzenario bat. Hori bai, goi mailakoa, eskuak odolez, izerdiz eta malkoz zikintzen ez dituena.

Hona hemen bere biografia ofiziala,  Euskaraz, Espainolez, Frantsesez eta Ingelesez, nork bere ondorioak atera ditzan.

EUSKARA: https://eu.wikipedia.org/wiki/Javier_Solana

ESPAINOLA: https://es.wikipedia.org/wiki/Javier_Solana

FRANTSESA: https://fr.wikipedia.org/wiki/Javier_Solana

INGELESA: https://en.wikipedia.org/wiki/Javier_Solana

Nahi duenak hor du aski informazio jakiteko nor den benetan Javier Solana, Trilateral eta Bildeberg klubeko kidea, beste hamaika gauzen artean. Ez dugu gehiagorik esango. Datuak beraiek mintzo dira.

HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio jende guztiari heldu den asteazkenean, urriaren 31an, arratsaldeko 7etan Iruñeko San Frantzisko plazara joateko, Herri Batzarra egitera. Hortik elkarretaratze unitariora joanen gara, NATOren idazkari nagusi ohia den Javier Solanaren hitzaldiaren aurrean protesta egitera. Independentzia eta Sozialismoa!!!

EUSKAL HERRIA BAI!!!   OTAN EZ!!!