Artxandako “Aztarna” 36ko gerrako oroitarriaren aurkako eraso faxista ez da kasualitatearen ondorio izan.

Aurtengo Bilboko Aste Nagusian  nabarmena suertatzen  ari da elementu ultraeskuindar espainiarren presentzia hirian. Azpimarragarria  txupinazoaren egunean Begoñan Espainiako bandera erraldoia ezartzea. “Falange Vasco-Navarra” izeneko talde ultraeskuindarrak bere gain hartu du probokazioa. Talde berak “Hontzak” konpartsa libertarioari Eliza Katolikoa kritikatzeagatik mehatxu egin dio.  Azkena Artxanda mendian eta “Aterpe” elkartearen eskutik duela hamar urte Bilbo defendatu zuten gudari eta milizianoen omenez ezarritako “Aztarna” delako oroitarriaren kontrako erasoa izan da.

Eraso hauek ezin dira kasualitatearen edo udako “sukar” baten ondoriotzat hartu. Nabarmena da Euskal Herrian, eta nabarmenki Bilbo handiaren inguruan, azken urtetan talde eta elementu faxistak  ugaritzea. Erasoak, pintaketa arrazista eta xenofoboak. Herritar ezkertiar eta abertzaleen aurkako mehatxuak... Gogoan dugu duela urte gutxi “Falange y Tradición” taldeak  Euskal Herrian barrena Genozidio Frankistaren biktimen oroitarrien aurka  zein militante abertzaleen kontra burututako eraso oldea. Kasu honetan, euskal militante ezkertiar eta independentisten kontra hain  gogor jarduten diren epaitegi espainiarrak oso zigor txikia ezarri zieten faxista hauei. Hainbat atentatu, esate baterako Oiartzunen EAE-ANVko gudariak omentzeko dagoen oroitarriaren kontrako tiroketa, ez dira ezta argitu ere. Noizbait ikertua izan bada.

Talde ultraeskuindarren inpunitatea Euskal Herrian  ez da gauza berria. Erreforma politikaren urteak talde hauek burututako gehiegikeriez beterik daude. Orain ematen du berriro indartzen ari direla. Bereziki salagarria da PP eta UPN alderdietako hainbat kideek  talde ultraeskuindarrekin mantentzen dituzte harreman publikoak. Azken adibidea Leitzako jaietan.

Espainiar eskuinaren sustraiak erabat frankistak eta faxistak dira. Hori ez da inorentzako sekretua. PPko fundatzaile andana Diktadura Frankista Genozidaren goi karguak izan ziren. Erreforma Politikoan lortu zuten haien krimenentzako erabateko inpunitatea 1977ko auto-amnistia legearen bidez eta baita aparatu militar, polizial eta judizialak ukitu gabe erregimen berrian txertatzea.  Baina azken urtetan, eta Oroimen Historikoaren defentsan aritzen diren taldeen lan eskergaren aurrean, eskuin espainiarrak bere eraso ideologikoa areagotzen hasi da Eregimen Frankistaren “baloreak”  defendatzeko zein Genozidio Frankistaren krimenak zuritzeko. Defentsa hau hedabidetan, talde frankistei emandako diru laguntza publikoetan, erakundetan eta ekitaldi publikoetan ematen ari da, gero eta nabarmen. Kasu askotan PPko goi karguen aldetik. Honen ondorioz Eskuin instituzionalaren atzetik gordeta zeuden muturreko talde faxistak  haien burua nahiko babestuta ikusi dute berriro publikoki  agertzeko. Immigrazioa eta eraso yihadistak  aitzakia dira era berean talde ultraeskuindar hauek beraien gorroto eta xenofobiaren mezuak zabaltzeko. Dena ultra-katolizismoaren eta bere hedabideen babesaz. Azkenean eskuin muturreko taldeak eskuin neofrankistaren  ”abangoardia” bilakatzen ari dira, haientzat  “gogorregiak”  edo “politikoki ez zuenak” izan daitezken hainbat diskurtso xenofobo eta totalitarioak plazaratzeko.

Guzti honen aurrean beharrezkoa da 36ko gerran Euskal Herrian talde libertariok, komunistek eta EAE-ANVko ezker abertzaleak defenditu zituzten balore gorri, libertario, laiko eta iraultzaileak berreskuratzea. Internazionalismoaren, herrien eta pertsonen arteko fraternitatearen zein askatasun nazional eta sozialen baloreak. Bereziki, jasandako erasoa Artxandako bataila  gogoratzen duen oroitarria izanik, gogora ekarri nahi ditugu batalla hartan Bilbon defendatzen tropa faxista espainiarrek, italiarrek eta naziek  hildako EAE-ANVko 100 gudari inguru, Eusko Idarra eta ANV(III) batailoikoak.

1936ko gerran gudari ekintzaleek, ezker abertzaleko gudariek, aldarrikatzen zutenez, soilik Euskal Herritik Kapitalismoa eta Espainia Eternoaren aztarna guztiak suntsitzerakoan lortuko da benetako Bakea, haiek izan baitira azken 80 urteko gizateriaren aurkako krimen guztien eta zapalkuntzen iturburua.

Ez xenofobiari! Ez islamofobiari! Herritar autodofentsa espainiar faxismoaren kontra!!!

 

Gora Euskal Herria Antifaxista!! ¡¡No pasarán!!

Eusko Lurra Fundazioa eta Herritar Oroimen Historikoa.