Herritar batasunaren komunikatua, ekainaren 24ko manifestazio nazionala dela eta.

Amnistiaren aldarrikapena, ezagutu dugun ezkerreko euskal abertzaletasun independentistaren  (ENAM) helburu estrategikoetan, oinarrizkoa eta bazterezina izan da, eta irmoki defendatu izan du. España eta Frantziak sorturiko gatazka politikoari, bidezkoa eta erabatekoa den irtenbidea eskuratzeko giltzarritzat jo izan bait du.

Egun, Herritar Batasuna sortzeko prozesuan onartutako behin behineko txostenaren oinarri ideologikoetan ere, halaxe diogu:

“Nafarroaren konkistaren ondorioz, gatazka armatu luzea sortu zen, konkistatzaileen eta konkistatuon artean. Mendez mende iraun duen etengabeko zapalkuntza honek, milaka eta milaka hildako eta errepresaliatu eragin ditu historian zehar. AMNISTIA OSOAren eduki politikoaren defentsa tinko eta fermua egingo dugu: euskal preso, iheslari, deportatu, eta oro har errepresaliatu politiko guztiak baldintzarik gabe etxeratzearekin batera, gatazka politikoa eragin zituzten arrazoien konpontze orokor gisa. Horregatik, AMNISTIA zentzu honetan lortzen ez badugu, gatazkak bere horretan iraunen du.

Hortaz, memoria historikoa berreskuratu eta agerrarazi besterik ez dugu egin behar, Amnistiaren aldarrikapenaren esannahi politikoa ulertzeko: izan genuen Estatua, Nafarroa, konkistatua izan zela; harrez geroztik, konkistak ekarritako inposaketa eta menpekotasun ezlegezkoak gaur garkoz bere horretan dirautela; eta ordutik gaur egun arte dirauen gatazka politikoa konpondu gabe dagoela. Beraz, Amnistiak gatazka politikoaren iturburua eta zergatiak erakusten  dizkigu, hots, gure nazioaren askatasunaren aurka erabilitako bortxa bukatu gabea.

Hala ere, badira gure nazioa bera, Euskalerria, onartu ez, eta haren askatasunaren aurkako aipatu indarkeria eta inposaketa ixilarazteaz gainera, gatazka politikoa izan badenik ere ukatzen dutenak. Eta hauekin batera, gatazka bera ukatzen ez badute ere, gertakari historiko haien garapenaren azken ondorioa den gaurko espainiako eremu juridiko politiko kostituzionalaren eremuan eroso bizi direnak.

Espainiar unionistak, eta hemen dauzkaten kolaboratzaileak, gatazka politiko-armatuaren izaera bera desitxuratu nahian, azken hamarkadetan gertatutakoaz darabilten kontakizunaz bat egiten dute: zera, 1978an Españako Konstituzioa onartu zenez geroztik, demokrazian bizi garela. Eta honen aurka, lehen eta egun espetxeraturik dauden euskal militante abertzaleak, pentsakera totalitarioa indarrez inposatu nahi izan duten terroristak besterik ez direla.

Gauzak horrela, gertatutako indarkeriaren ondorioak konpondu beharraren kontu hutsa besterik ez litzateke geldituko hemen: batetik, biktimen aldeko era guzietako neurri, lege, kalte ordaina eta abarrekoak. Eta espetxeraturik dauden militante iraultzaileei dagokienean, hauek eragindako kaltea onartu, damua erakutsi, eta espainiako justiziarekin kolaboratzea, bestetik. Hots, egungo legedi penala eta penitentziarioa goitik behera betetzea.

Horren guztiaren aurrean, Herritar Batasuneko kideon jarrera oso argia da: Espainia eta Frantziaren inposaketaren aurka, eta gure aberriaren alde burrukan aritzeagatik zigortu dituzten militante politikoak direla aldarrikatuko dugu beti, eta ez dugula onartuko errepresaliatuen borrokaren ondorioak haietako bakoitzaren bizkar erortzea.

Hortaz, presoen politikotasuna azpimarratu eta aldarrikatzeaz gainera, haien egoerari eman beharreko irtenbidea erabat politikoa izan behar duela diogu, Amnistiaren aldarrikapenak jasotzen duen bezalaxe.

Ez dugu aipatu gabe bukatu nahi komunikatu hau, Iñaki Bilbao “Txikito”, euskal preso politikoa, joan zen maiatzaren 29tik egiten ari den gose greba, Independentzia eta Sozialismoaren alde. Borrokalari zintzo eta kementsu honi, gure miresmena adierazi, eta besarkadarik kuttunena helarazi nahi dizkiogu ere.

Azkenik, Amnistiaren Alde eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, ekainaren 24ean, 18.30etan, Bilbon deitutako manifestazio nazionalean parte hartzera dei egiten diogu nafar euskal herritar guztiei.

 

Denon artean lortuko dugu!!!