EUSKAL IRAULTZAK BIZIRIK DIRAU!

  1.- HERRITAR BATASUNAren helburu taktikoak Euskal Nazio Askapenerako  Mugimenduaren helburu historiko berberak dira: Euskal Herriaren Independentzia, Sozialismoa, Berreuskalduntzea eta Birbatasuna. Helburu hauek argiro zehaztu ziren ETAren V. eta VI.

Deskargatu

EUSKAL IRAULTZAK BIZIRIK DIRAU!

HERRITAR BATASUNAK EUSKAL HERRI LANGILEARI

        1.- HERRITAR BATASUNAren helburu taktikoak Euskal Nazio Askapenerako  Mugimenduaren helburu historiko berberak dira: Euskal Herriaren Independentzia, Sozialismoa, Berreuskalduntzea eta Birbatasuna. Helburu hauek argiro zehaztu ziren ETAren V. eta VI. Biltzarretan. Geure egiten dugu ondare teoriko hori guztia, bereziki “Zergatik gauden Euskal Estatu Sozialistaren alde” izeneko idazkia, zeinean ezin hobeki laburbiltzen baitira gure posizio politikoak. Ez dugu amore eman, ez gara damutu, ez errenditu, eta lehengo lepotik dugu burua.

         2.- Lau helburu hauek kontsigna honetan laburbiltzen ditugu: Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista. Hori da gure ustez Euskal Estatu Sozialistaren izen egokia, Euskal Nazioaren paradigman Nafarroaren independentzia politikoari ardaztasuna eta enbortasuna ematen diogulako. Independentzia berreskuratu nahi dugu, nazio independentea izan ginelako.

        3.- Helburu taktiko hauek lortzeko, Iraultza Sozialista egitea ezinbestekoa da. Iraultza hori klase sozial batek bakarrik gidatzen ahal du: Langileriak. Sozialismoak bakarrik ahalbidetzen ahalko ditu Euskal Herri Langilearen eginkizun nazionalen betetzea: Independentzia, Berreuskalduntzea eta Birbatasuna. Horregatik diogu: SOZIALISMOAZ, INDEPENDENTZIA! Ez dugu inolako tarteko urratsik onartzen, Euskal Iraultza Sozialista da gure helburu taktikoa. Hau da ENAMen historiatik bereziki eta XX. mendeko prozesu iraultzaileetatik atera dugun ondorioa.

        4.- Iraultza Sozialista aurrera eramateko, Euskal Langileriak bere independentzia politiko eta organizatiboa eraiki behar du, burgesia txikiaren interesen menpe ez jausteko. Honek eskatzen du  antolakunde proletario iraultzaileen sorrera, eta haiek estrategia bakar batean sendo koordinatzeko Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Sozialista Iraultzailearen eraikuntza. HERRITAR BATASUNA prozesu honen partaide sentitzen da, garbi jakinda euskal iraultzaile guztion artean aurrera eraman beharreko prozesua luze eta konplexua izanen dela. 

        5.- Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren parte haundi baten porrota, errendizioa, damutzea  eta asimilazioa hortik dator: Euskal Langileriak ez zuen lortu bere independentzia politikoa bermatzea, eta urratsez urrats burgesia txikiaren klase interesak ordezkatzen dituen sozialdemokrazia autonomista nagusitu zen ENAMen, antolakunde gehienak autolikidaziorat eramanez edota sistema kapitalistan integratuz. Bainan ENAM osoak ez zuen hartu oportunistek eta likidazionistek markatutako ildo erreformista, eta borrokan segitu du orain arte. Horregatik existitzen da HERRITAR BATASUNA, eta gainontzeko antolakunde iraultzaile guztiak.   

        6.- Euskal Iraultza Sozialista ez da espazio hutsean garatzen den prozesu isolatua. Gure inguru geopolitikoak sakonki baldintzatzen du euskal prozesu iraultzailearen garapena. HERRITAR BATASUNAk argi du Euskal Iraultza mundu mailako Iraultza Sozialistaren partea dela. Internazionalismo proletarioak gidatzen gaitu. Beraz, argi eta garbi aldarrikatzen dugu Nafarroako Euskal Errepublika Sozialista etorkizuneko Errepublika Sozialisten Batasunaren baitan integratuko dela, munduko gainontzeko Herri Langile guztiekin elkartasunez jokatzeko, berdintasunez eta burujabetasunaz, beste edozein naziok bezala.

        7.- Euskal Iraultza Sozialistaren garaipena lortzeko, Espainiako Erresuma eta Frantziako Errepublika izeneko estatu burges inperialistak suntsitu behar ditugu. Honek Euskal Iraultza gure marko geopolitikoan kokatzen diren gainontzeko prozesu iraultzaileekin koordinatzea eskatzen du, beti ere Euskal Herri Langilearen burujabetza atxikiz, eta aldi berean elkartasunez jokatuz. Praxiak bakarrik argituko du nola artikulatuko diren prozesu iraultzaileak elkarren artean.

        8.- Bi estatu burges horiek NATO/OTAN aliantza inperialistaren partaideak dira. Munduko Herri Langile guztien etsaia da erakunde terrorista hori, inperialismo yanki sionistaren beso armatua. NATO/OTANek eraso, inbasio eta esku hartze militarrak egin ditu mundu osoan, beti ere Inperialismoaren eta Kapitalismoaren defentsan. Euskal Herria ez da salbuespena, munduko organizazio terroristarik haundienaren menpe bizi gara, bere uneoroko kontrolpean. Euskal Iraultza aurrera joanen den neurrian, ez dira besoak gurutzaturik egonen. Euskal Iraultza Sozialistaren garaipena lortzeko, aliantza militar hori garaitu behar dugu.

        9.- Horrelako garaipena erabat ezinezkoa da Herri Langileen mundu mailako fronte zabal eta indartsua eraiki gabe. 500 urtez, Europan garatu zen Inperialismo kapitalistak munduko Herri Langile guztien borreroa izan da, lehen-lehenik Europan, eta ondoren, Afrika, Amerika, Asia eta Ozeaniako Herriak konkistatuz, zapalduz, kolonizatuz, suntsituz. HERRITAR BATASUNAk argi dugu Mendebaldeko Inperialismoa  behin betikotz garaitu gabe ezinezkoa izanen dela Kapitalismoa suntsitzea eta Sozialismoa eraikitzea. Gure ustez, Inperialismoaren frakzio hegemonikoa da estatu anglo saxoiek (USA, Erresuma Batua, Australia, Zeelanda Berria, Kanada...) eta sionismoak (“Israel” izena usurpatu duen estatu koloniala) sortu duten aliantza estrategikoa. Horiek garaitzea da lehen urratsa mundu mailan Sozialismoa eraikitzen hasteko, eta horretarako, Fronte Antiinperialista sortu behar dugu, lehen fase batean Inperialismo yanki sionista suntsitu nahi duten indar, estatu eta mugimendu guztiekin, II. Mundu Gerran nazifaxismoarekin egin zen bezala.

        10.- HERRITAR BATASUNAren helburu estrategikoa, klase sozialik, estaturik eta patriarkaturik gabeko sozietatea lortzea da, bainan hori, ez Euskal Herrian bakarrik, baizik eta mundu osoan, zeren eta gure Herriarentzat nahi duguna munduko gainontzeko Herri Langile guztientzat ere nahi baitugu. Orduan ez da inolako zapalkuntzarik izanen eta Euskal Herria bakean eta askatasunean biziko da munduko gainontzeko Herriekin batera.

        Helburu taktiko eta estrategiko hauen alde antolatzera eta borrokatzera dei egiten diegu euskal iraultzaileei, nork bere aukerako antolakundean. Guk ez dugu amore emanen, harik eta haiek lortu arte! Ados bazaude, zatoz gurekin borrokatzera, Euskal Iraultza Sozialistaren alde!

Herritar Batasuna

Deskargatu

JOTAKE, IRABAZI ARTE!

GORA EUSKAL IRAULTZA SOZIALISTA!