Sestao Palestinarekin

Deskargatu

Sestao Palestinarekin

         Pasa den asteartean Rafah-n gertaturiko sarraskia, Nakban 1948an hasitako eta gaur egun arte jarraitzen duen beste pasarte bat da. Ikusi dugu giza Historian izandako krimen krudeletariko bat, zeinean ejerzito sionistak Gazan ONUk babesturiko errefuxiatuen kanpamendu bat bonbardatu duen. 100 palestinar baino gehiago bizirik erreak izan diren, Holokaustoan bezala, Sionistek bere biktimak erretzen dituzte, Gaza labe moduan erabiliz. Palestinako herriari odola dario baina erresistentzian jarraitzen du, eta gu haien babesle izango gara. Bitartean ONUk ez du genozidio hau gelditzeko neurri eraginkorrik hartzen.

          Ikusi dugu ere nola, Karim khan, Nazioarteko Korte Penalaren komisarioak Netanyahuren kontrako espetxeko agintea eskatu ostean, mendebaldeko buruzagi batzuek esan duten epaitegi horrek ez duela inoiz epaituko.Eta erantzun gisa, hurrengo egunean armada sionistak Gazako iparraldean berriro ere ospitaleak bonbardatu ditu, non munduko konzentrazio zelai handiena Rafah-n topatzen den. Argi dago Nazioarteko Gorte Penala ez den gai genozidio hau gelditzeko. Asteak daramatzagu ikusten nola Israeleko kolonoek Gazan sartzen saiatzen diren kamioak blokeatzen dituzten eta laguntza humanitario txikitzen duten, palestinarrak gosez hiltzeko asmoz. Kolono horiek dira "2 estatu" soluzioa defendatzen dutenak. Kontzientziazio eta manipulazio komunikabideak saiatzen dira gu konbentzitzen hori dela genozidio honen irtenbidea eta palestinarren ahotsak isilarazten dituzte. Pedro Sánchez goraipatzen duten bitartean, atzetik Israelekin akordio berri bat sinatzen dute armak saltzeko eta palestinar gehiago hiltzeko.

         Genozidio sionistaren zifrak Gazan igotzen doaz. Gutxienez 37.000 palestinar eraila izan dira, horietatik 15.000 ume eta 9.000 emakume baino gehiago; ahaztu gabe 71.220 zaurituak eta 13.000 desagertuak.Frankotiradoreek jarraitzen dute populazio zibila tirokatzen, bereizi gabe. UNICEF-ek iragarri du Gazan 17.000 haur palestinarrek bere gurasoak galdu dituzten eta pobrezia larrian bizirauten saiatzen diren. Gainera, ikusi dugu nola soldadu sionistek leku desberdinetako palestinarren gorpuak kamioietan sartzen dituzten eta, orain egun batzuk, adibidez, 100 gorpuzki Al-Shifa ospitaletik atera zituzten.

         Gure partetik, jarraitzen dugu mantentzen entitate sionista errudun dela eta ONUko erresoluzioak genozidioa gelditzeko mesprezatzen dituela, bere konplizeak Estatu Batuak, NATO eta Europako Elkartea izanda.Honek erakusten du ONUko erresoluzioek ez dutela ezertarako balio eta Mendebaldeko gobernuak Estatu Batuetako inperialismoaren morroi gisa aritzen direla.

         Jarraitu behar dugu Israel-en isolatze politiko, ekonomiko eta kulturala bultzatzen; horregatik seinalatu behar dugu nortzuk diren haien laguntzaile, bai enpresa, gobernu edo instituzio direla. Arrazoi guzti hauengatik, jarraitu behar dugu mobilizatzen OTAN eta Europar Elkartearen aurka, zeinek Palestinako herriaren genozidioa babesten duten.

         Aldarrikatzen dugu Palestinako Erresistentziaren legitimitatea, eraso honi aurre egiteko egoki balorazten dituzten medio guztiekin.Ez gara inor esateko nola defendatu behar diren munduko ejerzito poteretsuenetariko baten kontra.Eta inoiz ez gara geldituko neutraltasun hipokrita batean, non ez den desberdintzen erasotzaileraen eta erasotuaren edo kolonizatzailearen eta kolonizatuaren artean. Horregatik, jarraituko dugu Palestinaren alde lan egiten, irtenbide justu eta iraunkorra lortu arte; zeina, gure ustetan, Israel-eko entitate sionistaren desagerpena derrigorrezkoa izango den.

 

Ibaitik itsasora, sionismorik, arrazismorik eta inperialismorik gabeko Palestina libre baten alde!

 

GORA PALESTINAR ERRESISTENTZIA!

 

Sestao Palestinarekin

Deskargatu

GEHIEN IRAKURRI

AZKEN BERRIAK