Comunicados

Deskargatu

ARGALA GOGOAN

DENOK ARRIGORRIAGARA!

        HERRITAR BATASUNAk bat egiten du bihar, abenduaren 21ean, arratsaldeko zazpi t'erdietan Arrigorriagan, Urgoiti pasealekuan eginen den kontzentraziora, zeina Hego Uribeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak konbokatu duen.

Imprimir

Nación Andaluza ante el 4 de diciembre,

día nacional de Andalucía

¡Por la República Andaluza de Trabajadoras!

https://nacionandaluza.org/2021/12/02/nacion-andaluza-ante-el-4-de-diciembre-dia-nacional-de-andalucia-por-la-republica-andaluza-de-trabajadoras/

        Este 4D, día nacional de Andalucía, las andaluzas y andaluces de la izquierda independentista volveremos al lugar donde fue asesinado, por la policía española, Manuel José García Caparros el 4 de diciembre de 1977 cuando Andalucía salió a las calles de ciudades y pueblos a exigir los derechos nacionales usurpados desde la conquista castellana: la autonomía, entendida como el autogobierno, como la soberanía política que nos daría el derecho a decidir sobre todos los aspectos fundamentales de nuestra existencia.

Deskargatu

ELKARTASUNA – SOLIDARIDAD

elkartasuna adierazi nahi die cadizeko metalgintzako langileei egiten ari diren greba mugagabean

        Herritar Batasunak, euskal erakunde iraultzaile sozialista den aldetik, elkartasuna adierazi nahi die cadizeko metalgintzako langileei egiten ari diren greba mugagabean.

        Beste behin ere,langileak kalera atera dira bere lan-eskubideen alde,kasu honetan hitzarmen kokektiboaren arabwrako soldata igoeragatik.

        Ikusten dugu enpresariak adoretsu daudela eta haien bizimoduekin jarraitu nahi dutela langileen kontura...edozein eskubide ukatuz,ekonomiko edo soziolaborala izan. eta adoretsu daude gobernuak haiek babesten eta defendatzen dituelako,dela haien aldeko legeak sortuz,dela haien enpresak diru publikoz lagunduz.

        Herritar batasuneko militante langile gisa cadizeko metalaren sektoreko lankideak babesten ditugu...baina ohar bat egiten dugu: soldata eta hobekuntza soziolaboralak lortzetik haratago joan behar da...enpresen desjabetzean eta horietan boterea hartzean pentsatu behar da,enpresen ekoizpen-baliabideen jabe izateko.

        Agur iraultzaile sozialista cadizeko langile guztientzat.

        Beti aurrera,aurrera beti.

 

 

        Herritar Batasuna

Deskargatu

Deskargatu

IRAULTZA  ALA EXTINTZIOA!

        Duela 104 urte, 1917ko urriaren 26an, orduko egutegiaren arabera, XX. mendeko lehen Iraultza Sozialistak boterea eskuratu zuen Errusiako Inperioan. Erabat ezinezkoa omen zena lortu egin zuten langileek eta nekazariek osatutako sobietek, Alderdi Boltxebikearen gidaritzapean.

Deskargatu

EUSKAL IRAULTZAK BIZIRIK DIRAU!

HERRITAR BATASUNAK EUSKAL HERRI LANGILEARI

        1.- HERRITAR BATASUNAren helburu taktikoak Euskal Nazio Askapenerako  Mugimenduaren helburu historiko berberak dira: Euskal Herriaren Independentzia, Sozialismoa, Berreuskalduntzea eta Birbatasuna. Helburu hauek argiro zehaztu ziren ETAren V. eta VI. Biltzarretan. Geure egiten dugu ondare teoriko hori guztia, bereziki “Zergatik gauden Euskal Estatu Sozialistaren alde” izeneko idazkia, zeinean ezin hobeki laburbiltzen baitira gure posizio politikoak. Ez dugu amore eman, ez gara damutu, ez errenditu, eta lehengo lepotik dugu burua.

Deskargatu

Gudari Eguna 2021

Euskal Iraultza Sozialistaren suari eutsi!

        Historialari ingeles batek haren herrialdeko erdi aroko nekazari-matxinadei buruzko ikerketa bat amaitu zuen honako esaldi honekin: zorionekoa bere herria matxinatzen ahaztu ez duen nazioa.

        Egia sakona, duda barik. Nazio zapaldu batean bertako langile-jendeak galdu ez badu haren matxinada-sena, haren matxinaden oroimen historikoa, nahiago baduzue, askoz zailagoa izango da horren nazio-nortasuna galtzea. Era berean, hartako masa zapaldu eta esplotatuen egoera materiala zein eguneroko askatasunen maila beti izango da hobea herri xeheak bere izaera matxinoari eusten badio. Kasu batean zein bestean menperatzaileek tentuz ibiliko baitira zapalkuntza areagotzen. Herri otzan bati, herri umiliatu bati, berriz, abusurik okerrenak erraz inposatzen zaizkio.

Deskargatu

"Txikito" ren harira

 

        Gudari iraultzailea den  Iñaki Bilbao "txikito"ren gose eta komunikazio  greba amaitu eta zenbait astetara, salatzen dugu  etengabeko manipulazio eta errepresioa  bere forma guztietan, euskal preso politiko iraultzailearen duintasuna eta koherentzia hausteko.

         Gose  eta komunikazio greban egon den  28 egunetan, komunikabideen, indar politikoen eta beste erakunde batzuen isiltasun konplizeak erakusten du ez dutela informaziorik eman nahi  izan egia ezkutatzeko .

Deskargatu

Orreaga 2021

 

      Datorren Abuztuaren 15an Orreagan oroituko ditugun bataila biek (778an eta 824an, hain zuzen ere) euskal estatua, Nafarroa, eraikitzeko oinarriak ezarri zituzten. Lorpen handi hau, tamalez, galdu zen   Espainiako eta Frantziako estatuek modu zitalean lapurtu zigutelako independentzia.  Ekarri duena da, mendez mende, egun arte, alde batetik, euskal herriaren, herri nafarraren erresistentzia eta, bestetik, estatuek beraiek erresistentzia hori behin betiko zapaltzeko grina. Gure herriaren nazio kontzientzia ezabatzen soilik lor daitekeena.

Imprimir

Camino Oskotz

         Nació el 11 de abril de 1910 en la calle de Santo Domingo en Pamplona, donde ahora está la librería Abartzuza. Era hija de Antonio y Anastasia.

Artikulu gehiago ...