Kapitalismoaren eta NATOren gerra inperialisten aurkako ekintza-batasunerako deia, Iraultza Sozialistaren garaipenaren alde!

 Kapitalismoak krisi orokor sakona du, eta bere garapenaren logika dialektikoa dela-eta, badirudi aurreko biak baino larriagoa dela: XIX. mendearen amaierakoa, zeinak I. Mundu Gerra piztu baitzuen, eta XX. mendearen hogeita hamarreko hamarkadakoa, zeinak II. Mundu Gerra eragin baitzuen.

Deskargatu

[BIGARREN TOPAKETA INTERNAZIONALISTAREN ADIERAZPEN POLITIKOA]

Kapitalismoaren eta NATOren gerra inperialisten

aurkako ekintza-batasunerako deia,

Iraultza Sozialistaren garaipenaren alde!

         Kapitalismoak krisi orokor sakona du, eta bere garapenaren logika dialektikoa dela-eta, badirudi aurreko biak baino larriagoa dela: XIX. mendearen amaierakoa, zeinak I. Mundu Gerra piztu baitzuen, eta XX. mendearen hogeita hamarreko hamarkadakoa, zeinak II. Mundu Gerra eragin baitzuen.

         Marx, Engels eta Leninen azterketa zientifikoak, Kapitalismoak Humanitatearen arazoak konpontzeko duen bideraezintasunari buruzkoak, eztabaidaezinak dira.

         Hain zuzen, gure begien aurrean betetzen ari dira metatze-legeari eta sistema kapitalistaren kolapsoari buruzko aurreikuspenak. Lege horrek joerazkoa da, tendentziala, alegia eta ez da mekanikoa, eta irabazi-tasa, metaketa kapitalistaren eragile gisa kokatzen du. Irabazi-tasa, ezinbestean, jaitsi egiten da Kapitalaren konposizio organikoa handitzean, eta  kapitalismoaren garapenaren historia markatzen dute burgesiak sistema bizirauteko egindako ahalegin eta  kontratendentziak, batez ere garai inperialistan.

         Burgesia kontziente da krisi estruktural eta sistemikoaren larritasunaz eta irismenaz, maila guztietan, eta modu bakar batez erreakzionatzen du: Langile-Klasearen gehiegizko ustiapena gogortu egiten du eta Herriak menderatu egiten ditu, hura gainditzeko eta pribilegioak betikotzen saiatzeko.

          Inperialismoak kapitalismoaren agoniaren ondorio latzak minimizatzen saiatzearen alde egiten du, gerra iraunkor, global eta infinituan sakonduz. Gerra hori pixkanaka ezartzen ari da SESB desagertu zenetik eta Europako Sozialismoaren aldi baterako porrotetik. Oligarkia anglo-yanki-sionistaren helburua da Ekoizpen Modu Kapitalistaren kolapsatze eta hondoratzea saihestea, eta etengabeko gerra globala sustatzea, haren iraupena ziurtatzeko alternatiba gisa.

        Ahalik eta azkarren handitu behar du irabazi-tasa; beraz, lehengaiak, erregaiak eta energia merkatzea erabaki du, baina baita lan-indarra ere. Hori lortzeko, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, batez ere, arpilatze gerrak.

        Hau guztia, orain arte, langile-mugimendua eta haren abangoardiako erakundeak nahita eta behar bezala planifikatutako suntsipenari esker gertatu da, klaseko erakunde sindikalak eta alderdi komunistak deuseztatuz edota kooptatuz; horietako asko makina errebisionista eta elektoral esperpentiko bilakaturik.

          Bataila ideologikoaren bidez, Kapital-Lana kontraesana kendu eta  eskaera sektorial ez-kaltegarri eta zatikatuekin ordezkatzea lortu dute; izan ere, Kapitalismoa hobetu eta demokratizatzeko fetixismoa elikatuz, aldaketa iraultzailea egiteko aukera ukatzen dute.

         Langile-klasea, bere defentsa- eta borroka-erakundeez gabeturik, Covid-19ren pandemia laborategi global gisa erabiltzen ari dira, aurkakotasunik eta kontrol sozialik gabe, ehunka milioi langileen eskubide-murrizketak esperimentatzeko.

          Hala ere, mendebaldeko Kapitalismoaren hegemoniaren gainbehera ezin da ezkutatu.

          Krisi kapitalista globalarekin batera, fenomeno berri bat gertatzen da: Mendebaldeko blokearen menderatze sekularra zalantzan jartzen duen eta  erdiperiferia kapitalistatik sortu den errealitate multipolar baten azaleratzea.

         Fronte multipolar deritzona estatuen eta indar soziopolitikoen multzo konplexu eta kontraesankorra da, eta nazioarteko beste ordena bat bultzatzen duen koordinazio taktiko eta estrategikoaren oinarriak ezartzen ditu.

          Garrantzitsua da neurrian eta bere osotasunean baloratzea Fronte Multipolarra eratzen ari diren estatu gehienak XX. mendeko iraultza sozialisten eta antiinperialisten oinordekoak direla. Horrek erakusten du AEBak buru dituen eta NATOren inguruan dagoen Inperialismoaren erronkarik handienaren aurrean gaudela, SESB desagertu zenetik XX. mendearen amaieran, Nazioarteko Mugimendu Komunista deritzonaren antolakundeen zati handi bat galdu eta entregatu zenetik.

         Fronte Multipolar izendatu denaren garaipenak eta Herrien etsai nagusiaren porrotak —Inperialismo anglo-yanki-sionista— aro berri bat ireki lezakete Humanitatearen Historian. Adierazpen hau sinatzen dugun indar iraultzaileok uste dugu garai historiko berri horretan baldintza objektibo eta subjektibo hobeak egongo direla Ekoizpen Modu Komunistarako trantsizio sozialistaren garaipenerako.      

         Gaur egungo fenomeno horren aurrean, inperialismoak, NATO bere beso terroristaren bidez, gerra areagotzen die Inperialismoak ezarritako arauen mende egoteari uko egiten dioten herri eta herrialde guztiei, SESB desagertu eta AEBek menderatutako mundu unipolarraren sorrerari esker.

         NATOk Errusiaren aurka garatzen duen egungo gerra Panamaren aurkako 1989ko inbasio eta Jugoslavian joan den mendeko 90eko hamarkadaren erdian hasitako ildo beraren zati da, eta Irak, Afganistan, Somalia, Haiti, Yemen, Libia, Iran, Venezuela, Siria eta abarren aurkako erasoekin jarraitzen du.

          Kapitalismoak suntsitu egin nahi ditu Washingtonek, Bruselak eta oligarkiaren erabaki-zentro beldurgarriek gobernatzen ez dituzten estatu subirano guztiak, hala nola Kuba, Korea, Venezuela, Aljeria, Nikaragua, Bolivia...

        Deklaratu gabeko Hirugarren Mundu Gerraren lehen kapituluetan gaude, non Europako ekialdeko borroka-eremuetan izaten baita eztabaidaren epizentroa. EBk, AEBek eta NATOk protekturatu nazifaxista bihurtu zuten Ukraina, Errusia zatitzeko eta bere energia- eta mineral-aberastasun izugarriez eta bere lan-indar kualifikatuaz jabetzeko.

         Gero eta esku gutxiagotan pilatzen den kapital-metaketa obszeno honen aurrean, indar komunista eta iraultzaileok ezin dugu autismoa praktikatu, kontenplazio pasiboan jausi, garatzen ari diren gertaerak gaizki interpretatu, hori guztia klase-borrokatik urruntzen gaituzten inertzia eta erosotasunetatik eratorritako irakurketen bidez.

        Behean sinatzen duten alderdi eta indarrek, erasoaldi inperialista bortitzaren oraingo fasean, honako hau uste dugu:

 

  • Mendebaldeko bloke inperialistaren eta fronte multipolarraren arteko borrokaren errealitate geopolitiko berriak aukerak irekitzen ditu, eta indar iraultzaileek aukera horiek aprobetxatu behar dituzte Iraultza Sozialistak gure formazio soziealetan garaipena lortzeko.

 

  • Kapitalismoa erreformaezina da. Indar sozialdemokraten eta erreformisten jardunaren ezaugarri den elektoralismoa eta esku-hartze politiko eta sozialaren instituzionalizazioa iruzurra da, gure klaseko sektore aurreratuenen arreta bere zeregin historikoetatik desbideratzen jarraitzeko.

 

  • Oligarkiaren esklabo eta kolonia huts bihur gaitzaten saihesteko, ez dago beste aukerarik, langileen mugimendua berreraikitzea baizik, eta horrekin batera alderdi komunistak eta iraultzaileak berrantolatzea, boterea hartzeko, eta Ekoizpen Modu Komunistarako trantsizio sozialista hastea.

 

  • Nazioartean espazioak eraikitzen eta borrokak koordinatzen laguntzea behar-beharrezkoa da. Premiazkoa da mundu mailako Fronte Antiinperialistaren artikulazio praktikoan aurrera egitea, akordio politiko zehatzak oinarri hartuta.

 

  • Obra teoriko marxistaren azterketa sistematikoa sustatu behar dugu, belaunaldi militante berrien prestakuntza politiko eta teorikoa lortzeko, zeinak burgesiari ideien bataila irabazteko aukera emanen baitigu.

 

  • Oso garrantzitsua da Internazional Proletario Berria eraikitzeko urrats nabarmenak egitea.

 

        Langile-klaseak bakarrik salbatuko du langile-klasea!

        Komunismoa ala kaosa!

Compostela, Galiza, 2023ko otsailaren 11

 

Agora Galiza-Unidade Popular

CNC, Coordinación de Núcleos Comunistas

Crida Comunista

Herritar Batasuna

 Nación Andaluza

PCPE, Partido Comunista de los Pueblos de España

Deskargatu